Pular para o conteúdo
Lau Haizetara
PodcastArtesEU

Lau Haizetara

NovoESKOLA prestakuntza- eta dibulgazino-campusa da13 de novembro de 2026 · 1 min
Episódios
50
Publicação
diária
Último episódio
13 nov 2026

Sobre o podcast

Magazine honetan danetarikoa topauko dozue, informazinorako eta entretenimendurako. Era guztietako alkarrizketak: aktualidadekoak eta han hor hemenkako gai ezbardinen ganekoak, Bizkaian zeharrekoak, kultura arlokoak… Bestelako tarte bereziak be bai: eleiz gaiak, literaturea, Euskal Herriko Unibertsidadea etabar. Kolaboratzaileek be gai interesgarriak jorratzen ditue astero: Edorta Unamuno (Urdaibai Bird Center), Agus Barandiaran (munduan zeharreko folk musikea)... Informazinoa eta entretenimendua ordu bitan zehar. Gugaz bat egin gura badozu [email protected] helbidea dozue erabilgarri.

Episódios 50

  1. ESKOLA prestakuntza- eta dibulgazino-campusa da

    1 min

    Bizkaiko Txakolina JDBk ESKOLA Campusa aurkeztu dau, Bizkaiko txakolina eta bere atzean dagoan ardogintza-kultura sakonago ezagutzeko prestakuntza-programa barria. Ekimenak saio teorikoak, dastaketak eta …

    Notas do episódio
    Bizkaiko Txakolina JDBk ESKOLA Campusa aurkeztu dau, Bizkaiko txakolina eta bere atzean dagoan ardogintza-kultura sakonago ezagutzeko prestakuntza-programa barria. Ekimenak saio teorikoak, dastaketak eta upategietarako bisitak batuko dauz, parte-hartzaileek bertoko ardoen ezaugarriak, lurraldea eta ardogileen lana bertatik bertara ezagutzeko. Maider Zalduondo Kontseilu Arautzaileko idazkariak Bizkaia Irratian azaldu dauanez, txakolinaren inguruko ezagutza batu eta zabaltzea da ekimenaren helburuetako bat. Izan be, txakolinak presentzia dauka kalean, jatetxeetan eta beste hainbat esparrutan, baina Zalduondoren esanetan, garrantzitsua da ardoaren inguruan zabaltzen dan informazinoa zuzena eta bateratua izatea. Horrela, sektoreagaz lotura daukien profesionalek eta interesa daukien herritarrek txakolina hobeto ulertzeko erea izango dabe. Orain arte Bizkaiko Txakolina JDBk online prestakuntza eskaini dau. Eduki horreek eguneratu egin dabez, igaz jatorri-deituraren araudia barriztu ostean, eta esperientzia hori sakontzeko sortu dabe ESKOLA Campusa. Aurrez-aurreko formatuak, ganera, edukiak praktikan ikusteko eta barneratzeko aukerea emoten dau. Jardunaldi bi eta Mezulari Gorena titulua Saioak zemendiaren 25ean eta 26an izango dira. Lehen egunean, Gernika-Lumoko Itsasmendi upategian batuko dira parte-hartzaileak. Teresa Guilartek txakolinaren historia errepasauko dau; Iñaki Suárezek araudi-esparrua aztertuko dau; Héctor Gómezek mahastizaintzari eta bariedadei buruz berba egingo dau; eta Maider Zalduondok, barriz, upategiei eta enoturismoari buruz. Jardunaldia amaitzeko, Itsasmendi upategia bisitauko dabe eta bazkaria egingo dabe bertan. Bigarren egunean, zemendiaren 26an, Mendibile Jauregian eta Doniene Gorrondona upategian izango dira saioak. Ricardo Sanchoyartok geografiaren, klimaren eta lurzoruen arteko erlazioa azalduko dau; eta Elena Garcíak ardogintza aztertuko dau. Ostean, Rafael Bellido Espainiako Sumillerren Batasuneko presidenteak eta Iñaki Suárez Bizkaiko Txakolina JDBko zuzendari teknikoak elaborazino-estiloei buruzko saioa eta hamar ardoren dastaketa zuzenduko dabez. Mendibile Jauregian bazkaldu ostean, Doniene Gorrondonora joango dira, upategia eta bertako ardoak ezagutzeko. Prestakuntzea amaitzen dabenek, Mezularia Gorena titulua jasoko dabe, Bizkaiko txakolinaren inguruko ezagutza egiaztatzen dauana. Maider Zalduondok zehaztu dauanez, helburua ez da ezagutza bakarrik, txakolinaren inguruko informazinoa zabaltzeko gai izango diran pertsonak prestatzea be bada. Horregaitik, ekimena ardoaren munduan lan egiten daben profesionalei zuzenduta dago batez be, baina txakolina eta bere lurraldea sakonago ezagutu gura dabenek be badaukie parte hartzeko aukerea. Programa osoa eta izen-emoteak Bizkaiko Txakolina webgunean dagoz eskuragarri.
  2. Herriko trantsizino energetikoa bultzatzea da helburua

    1 min

    Otxandioko Oreka energia-komunidadea martxan dago, herriko trantsizino energetikoa bultzatzeko helburuagaz. Urtebeteko lanaren ostean, eta herriko eskolearen eta frontoiaren teilatuetan jarritako instalazino …

    Notas do episódio
    Otxandioko Oreka energia-komunidadea martxan dago, herriko trantsizino energetikoa bultzatzeko helburuagaz. Urtebeteko lanaren ostean, eta herriko eskolearen eta frontoiaren teilatuetan jarritako instalazino fotovoltaikoaren bidez, energia barriztagarria sortzen hasi dira. Komunidadeko bazkideek dagoeneko igarri dabe fakturetan dakarren aurrezpena. Aritz Otxandiano Orekako errektore-kontseiluko presidenteak Bizkaia Irratian esan dauanez, proiektuaren bokazinoa Otxandioko herritar guztiei energia propioa sortu eta kontsumitzeko aukerea eskaintzea da. Oreka kooperatiba moduan eratu dabe. Momentu honetan 80 herritar bazkide kontsumitzaile dira, eta Otxandioko Udala eta 11Lore alkartea bazkide laguntzaileak dira. Horrez gain, Ekitermik kooperatiba txikiak energia arloko aholkularitza eskaintzen detuse bazkideei, euren etxebizitzetako energia-eraginkortasuna hobetzeko edo instalazinoak egokitzeko. Mainondoko eskolaren eta frontoiaren teilatuetan jarritako instalazinoak 120 kilowatteko potentzia dauka, eta energia metatzeko bateria-sistema bat be badauka. Sortutako argindarra komunidadeko kontsumitzaileen artean banatzen dabe, autokontsumo partekatuaren bidez. Orekaren asmoa Otxandioko herritar guztiei proiektuan parte hartzeko aukerea eskaintzea da. Gaur egungo instalazinoak beste hogei etxebizitza ingururi energia eskaintzeko gaitasuna dauka. Herritarren interesa handiagoa balitz, bigarren instalazino bat egiteko aukerea aztertuko leukie. Horretarako, abenduan informazino-saio barri bat antolatzea aurreikusten dabe, hondino energia-komunidadea ezagutzen ez daben herritarrei egitasmoaren ezaugarriak eta bazkide egiteko aukerak azaltzeko. Interesa daikienek, Orekaren webgunearen bitartez jarri daitekez erakundeagaz hartuemonetan.
  3. Caritas Bizkaiak ohartarazo dau etxebizitza duina lortzea gero eta gatxagoa dala

    1 min

    Caritas Bizkaiak 70 urte bete dauz, eta joan dan astean urteurren hori ospatzeko ekitaldi berezia egin eban Bilboko Euskalduna jauregian. Mila pertsona inguru batu ziran bertan, erakundearen ibilbidea gogoratu …

    Notas do episódio
    Caritas Bizkaiak 70 urte bete dauz, eta joan dan astean urteurren hori ospatzeko ekitaldi berezia egin eban Bilboko Euskalduna jauregian. Mila pertsona inguru batu ziran bertan, erakundearen ibilbidea gogoratu eta etorkizuneko erronkei begiratzeko. Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak nabarmendu dauanez, urteurrena Bizkaiko gizarteari erakundearen lana ezagutarazoteko eta aurrera begirako bidean bat egiteko konbidapena izan zan. Unzuetak Lau Haizetara saioan esan dauanez, ospakizunean boluntarioak, langileak, administrazinoetako eta enpresetako ordezkariak, eta batez be, Caritasen erabiltzaileak izan ziran protagonista. Azken horretako askok lehenengoz izan eben Euskalduna jauregian egoteko aukerea. Unzuetaren esanetan, garrantzitsua izan da pobrezia eta desbardintasun sozialak jasaten dabezan pertsonak be ospakizunaren erdigunean jartzea. Zazpi hamarkada honeetan Bizkaiko pobreziaren eta gizarte-bazterketearen errealidadea asko aldatu dala azaldu dau Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak. Erakundera heltzen diran pertsonen profila be aldatu egin da azken urteotan. Gaur egun, gizartean abidura bi dagozala ohartarazo dau: batetik, aukera ugari eta ongizate-maila ona daukienak; eta bestetik, oinarrizko eskubideak bermatuta ez daukienak. Ganera, pobrezia belaunaldiz belaunaldi transmititzen dan errealidadea dala azpimarratu dau. Pobrezia egoeran bizi diran familietako umeek etorkizunean egoera bera bizitzeko arriskua daukie. Horregaitik, Caritas Bizkaiarentzat ezinbestekoa da eguneroko laguntzaz gain, desbardintasun horreen arrazoiak aztertzea eta erakunde publikoei neurriak eskatzeko lana egitea. Zemendiaren 11ko grebaren testuinguruan, etxebizitza duina izateko eskubidea izan da alkarrizketako beste gai nagusietako bat. Elena Unzuetak azaldu dau etxebizitzearen arazoa ez dala pobretasun egoeran dagozan pertsonena bakarrik, gizarte osoari eragiten deutsan arazoa baino. Gero eta jente gehiagok dauka zailtasuna etxebizitza egoki, irisgarri eta segurua eskuratzeko. Pertsona batzuk baldintza duinak beteten ez dabezan etxe edo logeletan bizi dira; beste batzuk, barriz, etxebizitza partekatu behar dabe, eta badira etxebizitza bat lortzeko aukerarik be ez daukienak. Horrez gain, lana izateak ez dauala beti pobretasunetik urtetako aukerarik bermatzen ohartarazo dau Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak. Caritas Bizkaiak eta Bizkaiko Eleizak etxebizitza-baliabideak eskaintzen dabez egoera zaurgarrian dagozan pertsonentzat. Behin-behineko baliabideak dira, pertsonak denpora mugatu baten egoteko, eta ondoren, etxebizitzaren merkadu normalizatura igarotzeko. Azken urteetan, baina, gero eta zailtasun handiagoak daukiez prozesu horretan dagozan pertsonek merkadu horretan etxebizitza egoki bat lortzeko. Unzuetak salatu dau etxebizitza-politikak diseinatzerakoan, ez dirala behar beste kontuan hartzen pobrezia edo zaurgarritasun egoeran dagozan pertsonen beharrizanak. Administrazinoei eskatu deutse neurriak hartzeko eta pertsona horreek etxebizitza-politiken erdigunean jartzeko.
  4. Gizarte-kohesinoa, alkarbizitza eta euskalduntzea arriskuan jartzen direla ziurtatu dabe

    Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak, ekitaldia egin eban astegoienean Andoainen. Herri horretan dagoan desoreka salatu dabe. Eskola publikoa eta kontzertatuaren arteko desorekaz ari gara. Plataforma …

    Notas do episódio
    Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak, ekitaldia egin eban astegoienean Andoainen. Herri horretan dagoan desoreka salatu dabe. Eskola publikoa eta kontzertatuaren arteko desorekaz ari gara. Plataforma honetatik azaldu dabenez, behar sozialak daukiezan ikasle edo familia ia guztiak eskola publikoan dagoz, baita atzerritar jatorriko ikasle gehienak be. Eskola-desoreka honek, Andoaingo gizarte-kohesinoa, alkarbizitza eta euskalduntzea arriskuan jartzen dauazala ziurtatu dabe. Momentu honetan, herrian 2024. urtean jaiotako 64 haurrentzat, ikastetxe pribaduek 75 plaza eskaini dabez 3 urteko gelearako. Eskaintza horrek eskola publikoaren bideragarritasuna ahultzen dauala azaldu dabe. Andoaingo eskola publikoak gitxienez 36 plaza eskaintzeko gaitasuna dauka. Andoaingo egoerea herri gehiagotan be gertatzen dala azaldu dabe plataformatik. Hemen Bizkaian, Santurtzi eta Durango jartzen dabez adibidetzat. Joera pribatizatzailearen kontra Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunetik, Arantza Fernandez de Garaialde Bilboko kideak gaur esan deusku, Hezkuntza Sailak orain arte egindakoak ez dauala balio izan segregazinoagaz amaitzeko. Andoainen eta herri gehiagotan gertatzen ari dana ikusita, bestelako planifikazino bat behar dala esan deusku. Eskola publikoa, hezkuntza sistemaren ardatza izan behar da bere esanetan. Datorren urteko aurrekontuak aurkeztu dauz Eusko Jaurlaritzak eta Hezkuntza Sailak inoiz baino aurrekontu handiagoa dauka. Sare publikoa indartzeko erabiltzea gurako leuke plataforma honek. Bitartean, mobilizazinoakaz jarraituko dabe.  
  5. Bermeo, Ondarroa eta Gernika-Lumon egingo dira geldialdiak

    1 min

    Bizkaia Bike izeneko ekimen solidarioa egingo da astegoienean Bermeon, Ondarroan eta Gernika-Lumon. Matxitxako Txirrindulari Kirol Taldea eta Minbiziaren Aurkako Elkartea dira lasterketa solidario honen …

    Notas do episódio
    Bizkaia Bike izeneko ekimen solidarioa egingo da astegoienean Bermeon, Ondarroan eta Gernika-Lumon. Matxitxako Txirrindulari Kirol Taldea eta Minbiziaren Aurkako Elkartea dira lasterketa solidario honen antolatzaileak. Aurtengoa, hirugarren martxa izango da. Orain arte, Bermeo eta Bilbo artean eta Bermeo eta Durango artean egin dabez. Minbizia bera ikusarazotea izan da helburu nagusia. 40-50 lagun inguruk hartu dabe parte eta 10 mila euro inguru batzea lortu dabe. Alkartearen lana ikusarazi Minbiziaren Aurkako Elkarteak egiten dauan lanari ikusgarritasuna emon gura deutse hirugarren Bizkaia Bike ekimenean. Zemendiaren 13an, Bermeoko Kultur Etxean, Berriatuako Andoni Txakartegi 'Txaka'k egindako dokumentala eskeiniko da. Aspanovas alkarteagaz batera, erronka baten baino gehiagotan hartu dau parte 'Txaka'k eta bere ekimenen barri emoten dau dokumentalean. Emonaldiaren ostean, solasaldia izango da egileagaz. Zapatuan, azaroaren 14an, goizeko 8tan hasiko da martxea Bermeoko Lameran. Handik Ondarroara joatea da asmoa. Goizeko 10tarako bertan egotea itxaroten dabe. Handik urten eta Munitibarretik, Gernika-Lumora eguerdiko 12:30ak aldera heltzea aurreikusten dabe. Herri bakotxean, alkarteko bolondresakaz batuko dira eta euren lanaren ganeko azalpenak emongo dabez. Matxitxako T.K.T taldetik, Alvaro Santxak, Bizkaia Bike ekimenean parte hartzera deitu dau.
  6. 'Garena kontatzeko' leloa ardatz

    Durangaldeko Anboto aldizkariak 25 urte bete dauz. Zemendiaren 9an, urteurrena ospatzeko ekitaldia izango da Plateruenan. 'Garena kontatzeko' leloa aukeratu dabe eta lelo hau izango da ardatz urteurrena …

    Notas do episódio
    Durangaldeko Anboto aldizkariak 25 urte bete dauz. Zemendiaren 9an, urteurrena ospatzeko ekitaldia izango da Plateruenan. 'Garena kontatzeko' leloa aukeratu dabe eta lelo hau izango da ardatz urteurrena ospatzeko. 11 langile eta 28 banatzaile daukaz gaur egun Anboto aldizkariak. Durangaldeko 13 herritan banatzen da aldizkaria. 600 Anbotokide be badaukiez eta hamabi mila ale banatzen dabez astero. Horrez gain, 40 kolaboratzaile be badaukaz. Jone Guenetxea zuzendariak esan deuskunez, pozik dagoz orain arteko ibilbideaz. Aldizkaria hazten joan da eta gaur egun, web orrialdearen bitartez, informazinoa osotuz joan dira. Datorren astelehenera begira Plateruenan antolatutako ekitaldiak erantzun handia izan dau orain arte. Askok emon dau izena, ekitaldian egoteko. Anbotok, erropak be diseinau dauz urteurrenaren leloagaz. Honeek, aldizkariaren web orrian eskuratu daitekez.
  7. Auzia oraindino instrukzio fasean dago, eta jazotakoaren inguruko informazinoa biltzen jarraitzen dabe

    1 min

    Justizia Anderrentzat plataformeak helegitea aurkeztu dau Santurtziko Udal Gobernuak onartutako dekretuaren kontra, Anderren heriotzagaz lotutako polizia-operazioan parte hartu eben udaltzainen jarduna …

    Notas do episódio
    Justizia Anderrentzat plataformeak helegitea aurkeztu dau Santurtziko Udal Gobernuak onartutako dekretuaren kontra, Anderren heriotzagaz lotutako polizia-operazioan parte hartu eben udaltzainen jarduna ikertzeko zabaldutako informazino-espedientearen harira. Amaiur Renteria plataformako kideak Bizkaia Irratian azaldu dauenez, Udalak behin-behineko neurriak hartzeko eskumena dauka, prozedura judiziala martxan egon arren. Horregaitik, inplikautako udaltzainak kautelaz euren eginkizunetatik kentzeko eta taser pistolen erabilera eteteko eskatu dabe. Ander Santurtziko gaztea bagilaren 20an hil zan, udaltzainek egindako esku-hartze baten ostean. Plataformak salatu dauenez, poliziaren jarduna bortitza izan zan, taser pistola erabili eben eta osasun-arreta berandu heldu zan. Renteriak gogor kritikau dau Udal Gobernuaren jarrerea, hasieran poliziaren jardunari babes osoa emon eutsolako eta, esku-hartzearen bideoa argitaratu ostean, jazotakoa barrikusteko neurriak iragarri zitualako. Bestalde, auzia oraindino instrukzio fasean dago, eta jazotakoaren inguruko informazinoa biltzen jarraitzen dabe. Renteriak azaldu dauenez, Anderren familia oso egoera gogorrean dago, eta gertakariak samina eta frustrazinoa eragin dau Santurtzin. Plataformak Udalaren erantzunaren zain jarraitzen dau, eta jazotakoa guztiz argitzea eta Ander polizia-indarkeriaren biktima modura autortzea dauka helburu.
  8. Egun osoko ekimena izango da, 10:00etatik 20:00etara

    1 min

    Game Erauntsia alkartearen urteko hitzordu nagusia heltzear dago. Azkue Fundazioaren babesagaz, Jokoteknia Bideojokoen IX. Euskal Jardunaldia zemendiaren 7an egingo dabe, Bilboko La Perrera espazioan. Egun …

    Notas do episódio
    Game Erauntsia alkartearen urteko hitzordu nagusia heltzear dago. Azkue Fundazioaren babesagaz, Jokoteknia Bideojokoen IX. Euskal Jardunaldia zemendiaren 7an egingo dabe, Bilboko La Perrera espazioan. Egun osoko ekimena izango da, 10:00etatik 20:00etara. 2026ko edizinoa orain arteko handiena izango da. Ohiko hitzaldi eta mahai inguruez gain, Euskal Bideojokoen I. Azoka antolatuko da. Jokotekniak Euskal Herriko estudioak eta sortzaileak alkartuko dauz, euren jokoak ezagutzera emoteko asmoz. Game Erauntsia alkartearen sorrerea bideojokoen munduan euskerazko edukien eta topaguneen falta egoala ikusita etorri zan. Lander Unzueta alkarteko kideak azaldu dauanez, lagun talde batek hutsune hori betetako eta euskal jokalariak alkarren artean ezagutzeko gunea sortzea erabagi eban. Hasierako asmo horretatik abiatuta, alkartea eta bere jarduna handitzen joan dira. Gaur egun, bideojokoen inguruko gaurkotasuna lantzen dabe, edukiak sortzen dabez eta euskerazko jokoak sustatzen dabez. Unzuetak nabarmendu dau komunidadea sortzea dala Game Erauntsiaren lanaren oinarrietako bat. Josu Igoa informatikaria eta bideojokozalea da. Hainbat joko euskaratu dauz bere ekimenez. IX. Jokoteknia jardunaldian hartuko dau parte, Euskarazko jokoen beharra, zaleen ikuspegitik izeneko hitzaldia eskainiz. Bideojokoak, telebista eta musikea lako beste kultur kontsumo bat dira, baina eskaintza gehiena gazteleraz heltzen da jokalariengana. Honen aurrean, euskaraz jokatzeko aukera izatearen garrantzia azpimarratu dau. Izan be, hizkuntzearen erabilerea eguneroko aisialdira be eroatea garrantzitsua da, eta jokalari guztiek euskerazko edukiak badagozala ikustea beharrezkoa da. Zemendiaren 7ko Jokoteknia jardunaldian, bideojokoen sektoreko profesionalen berbaldiek eta esperientziek lekua izango dabe. Lau hitzaldi eta mahai inguru bat antolatu dabez, euskal bideojokogintzaren esparru anitzak aztertzeko asmoz. Euskal Bideojokoen I. Azoka be egingo da. Hortaz ganera, eta Lander Unzuetak azaldu dauanez, zapatuko jardunaldia ez da bideojokoetara mugatuko, Euskal Manganime komunidadea zein Rolariak alkartea be bertan izango dira, besteak beste, euskarazko mangak, animeak, mahai-jokoak zein rol-partidak aurkezteko. Sarrerea doakoa izango da, publiko guztiari irekita.
  9. Bizimoduaren aldaketak arriskuan jarri dau ondare immaterialaren transmisinoa, eta ohitura asko ospakizun jakin batzuetara mugatu dira

    Labayru Fundazioak Busturiko eta Urdulizko ondare kulturala ezagutarazoteko ikus-entzunezko bi lan aurkeztu dauz, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan. Akaitze Kamiruaga fundazinoko zuzendariak Lau …

    Notas do episódio
    Labayru Fundazioak Busturiko eta Urdulizko ondare kulturala ezagutarazoteko ikus-entzunezko bi lan aurkeztu dauz, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan. Akaitze Kamiruaga fundazinoko zuzendariak Lau Haizetara saioan azaldu dauenez, Urtaroen kresala. Busturiko Ondarearen Taupadak dokumentalak urtaroakaz lotutako ohiturak, ospakizunak eta kantuak batzen dauz; Urdulizko lanbideen sidurriak batzen lanak, barriz, industrializazinoaren aurreko bizimodua eta lanbide tradizionalak aztertzen dauz, besteak beste, errotarien eta errementarien jarduerea. Kamiruagaren arabera, bizimoduaren aldaketak arriskuan jarri dau ondare immaterialaren transmisinoa, eta ohitura asko ospakizun jakin batzuetara mugatu dira. Horregaitik, herritarren testigantzak jasotzeaz gain, belaunaldi barriei ondare hori transmititzearen garrantzia azpimarratu dau. Ikus-entzunezko lan biak Labayru Fundazioaren YouTubeko kanalean dagoz ikusgai.
  10. Zemendiaren 3tik 8ra egingo da Zientzia Astea Barakaldon, Bilbon, Donostian eta Gasteizen

    EHUk Zientziaren Astearen XXVI. edizinoa inaugurauko dau bihar, zemendiak 3, Zientzia eta Artea lelopean. Hilaren 8ra bitartean, ia berrehun ekitaldi antolatu dabez Barakaldon, Bilbon, Donostian eta Gasteizen …

    Notas do episódio
    EHUk Zientziaren Astearen XXVI. edizinoa inaugurauko dau bihar, zemendiak 3, Zientzia eta Artea lelopean. Hilaren 8ra bitartean, ia berrehun ekitaldi antolatu dabez Barakaldon, Bilbon, Donostian eta Gasteizen, zientzia herritarrengana hurreratzeko, eta ikerketea eta artea alkartzeko. Aurten, ganera, inklusinoari arreta berezia eskainiko jako: dibertsidade funtzionala edo kognitiboa daukien pertsonengana eta gizarte-zaurgarritasuneko egoeran dagozan kolektiboengana heltzeko. Nerea Jauregizar EHUko Ikerkuntza Gizartean Zabaltzeko zuzendariak azaldu dauanez, bai zientzia bai artea, "biak sortzen dira kuriosidadeagaitik, esploratzeko beharretatik, galdera egitetik eta inguratzen gaituen mundua ezagutzeko eta ulertzeko nahi horretatik". Horregaitik erabagi dabe diziplina bi horreek alkartzea aurtengo edizinoan. Zientzia txokoak, tailerrak, ibilbide didaktikoak, berbaldiak, erakusketak eta ikuskizunak egongo dira, doan. Aurtengo egitaraua hainbat museo eta kultur guneetara be zabaldu dabe: Bilbon, Arte Ederren Museora eta Itsasmuseumera; Donostian, San Telmo Museora eta Chillida Lekura; eta Gasteizen, Bibat Museora eta Ataria gunera, besteak beste. Jauregizarrek azpimarratu dauanez, unibertsidade publiko baten erantzukizuna ez da irakaskuntzea eta ikerketea egitea bakarrik. Ezagutza herritarrekaz partekatzea be bajagoko, gizarteak informazinoan oinarritutako erabagiak hartzeko tresna gehiago izan dagiazan. Zientzia Astearen lau egoitzakaz batera, zientzia herri gehiagotara eroateko ahalegina egin dabe. Horren adibidea da, Zientzia kalean erakusketa ibiltaria. Erakusketak eguneroko objektuen atzean dagozan zientzia erakusten dau hamaika infografiaren bitartez. Mungian egon ostean, Bermeon eta Gernikan be ikusgai egongo da. Ganera, aniztasun funtzionala daukien pertsonentzat eta gizarte-zaurgarritasuneko egoera dagozan kolektiboentzat egokitutako jarduerak antolatu dira. Zientzia eta Artea pertsona guztientzat erakusketa da aurtengo edizinoko proposamen nabarmenetako bat. Dagoeneko Bilbon, Bizkaia Aretoaren aurrean ikusgai dago. EHUko ikerketa-proiektuetan oinarritutako irudi zientifikoak biltzen dauz. Irisgarritasuna sustatzeko, QR kodeen bidezko audiodeskribapenak eskaintzen dauz, baita irudi batzuk ukimenaren bidez esploratzeko aukerea be. Erakusketea zemendiaren 16ra arte egongo da Bizkaiko uriburuan, eta ondoren beste herri batzuetara eroateko asmoa daukie. Zientzia Asteko jarduera guztiak doakoak dira. Halanda be, publiko orokorrarentzako tailer eta ibilbide didaktiko batzutan aurretik izena emon behar da Zientzia Astearen webgunearen bitartez. Gainerako jarduerak sarrera librekoak dira, aretoa bete arte.
  11. Latxa euskal adimen artifizialean oinarritutako lehen aplikazinoa da

    1 min

    PUNTUEUS Fundazioak BAAI.EUS aurkeztu dau, webgune profesionalak sortzeko prozesua errazten dauan tresna digital barria. Adimen artifizialaren laguntzaz, programazino-ezagutzarik izan barik, webguneak sortu …

    Notas do episódio
    PUNTUEUS Fundazioak BAAI.EUS aurkeztu dau, webgune profesionalak sortzeko prozesua errazten dauan tresna digital barria. Adimen artifizialaren laguntzaz, programazino-ezagutzarik izan barik, webguneak sortu, editau eta argitaratzeko aukerea eskaintzen dau. Egitasmoaren berezitasun nagusietako bat da HITZ zentroak garatutako Latxa Euskal Adimen Artifiziala aplikazino praktiko baten txertatu dabela lehenengoz. Josu Waliño PUNTUEUS Fundazioko zuzendariak BAAI:EUSen ezaugarriak azaldu dauz Bizkaia Irratian. Tresna barriaren helburua webgune bat sortu gura daben herritarrei, autonomoei, enpresa txikiei eta alkarteei prozesua erraztea da. Waliñok azaldu dauanez, webgune bat sortzeko, hainbat pausu tekniko emon behar dira: domeinua erregistrau, hosting-zerbitzua kontratau eta webgunea sortzeko plataforma instalau, besteak beste. Horrek, kasu askotan, kanpoko profesionalak kontratau beharra eta hasierako inbertsino handia ekarri dau. BAAI.EUSek prozesu hori toki bakarrean egiteko aukerea emoten dau. Erabiltzaileak adimen artifizialaren laguntzaz sortu leike webgunea, bere proiektuaren ezaugarriak eta beharrizanak adierazota. Adimen artifizialaren laguntzarik barik sortzeko aukerea be badago. Ganera, erabiltzaileak proiektua doan probatzeko aukerea daukie, tresna erabilgarri dagoalako PUNTUEUSen webgunean. BAAI.EUSen barrikuntza nagusietako bat, Latxa Euskal Adimen Artifizialaren integrazinoa da. PUNTUEUSeko zuzendariaren esanetan, horrek gure hizkuntzari eta Euskal Herrian garatutako teknologiari garrantzia emoten deutso, webguneak sortzeko prozesuan erabiliko diran testuak euskarazko ikuspegitik lantzeko aukerea eskaintzen daualako. Enpresa txikiei eta profesionalei zuzenduta PUNTUEUS Fundazioak erabiltzaile-profil nagusi bi izan dauz kontuan BAAI.EUS garatzeko. Alde batetik, webgunea behar daben autonomoak, enpresa txikiak eta alkarteak dagoz. Bestetik, bezeroentzat proiektu txikiak garatzen dabezan agentziak. Josu Waliñok azaldu dauanez, enpresa txiki askok ez daukie webgunea sortzeko behar dan ezagutza teknikorik, eta kanpoko zerbitzuak kontratau behar izaten dabez. BAAI.EUSek, barriz, erabiltzaileari bere kabuz lan egiteko aukerea emoten deutso, kostu txikiagogaz. Tresnak webgune baten ohiko funtzinoak eskaintzen dauz, eta denda elektronikoak sortzeko aukerea be badauka, salmenta eta ordainketa-sistemak integrauta. Agentzien kasuan, proiektu txikiak garatzeko denpora eta baliabideak aurrezteko tresna izan daiteke. Waliñoren esanetan, webguneen diseinu eta garapen prozesua erraztuta, profesionalek bezero gehiagori zerbitzua eskaini ahal izango deutsie, proiektu bakotxerako hadierako inbertsino handirik egin barik. Euskeraren presentzia digitalean indartzeko tresna Euskarazko adimen artifizialaren erronka nagusietako bat Interneten dagoan edukia da. PUNTUEUSeko Fundazioko zuzendariak azaldu dauenez, adimen artifizialeko ereduak aurretik dagoan informazinoagaz entrenatzen dira, eta euskarazko eduki digitalaren bolumena txikiagoa da ingelesagaz edo gaztelaniagaz alderatuta. BAAI.EUSek euskarazko webgune gehiago sortzen lagundu leike, eta horrek hizkuntzearen presentzia digitalean eragin zuzena izan leike. Horrez gain, euskarazko adimen artifiziala erabilera profesionaletarako be baliagarria dala erakutsi gura dau egitasmoak. Waliñoren arabera, garrantzitsua da euskarazko teknologiak eguneroko jardunean erabiltzea eta erabiltzaileek euren gailuetan euskerea lehenestea. BAAI.EUS tresnaren garapenari begira, PUNTUEUS Fundazioak hobekuntza barriak aurreikusten dauz. Waliñoren esanetan, Latxa eredua hobetzen dan neurrian, BAAI.EUSek be hobekuntzak jasoko dauz. Horrezaz gain, datozan hileetarako beste funtzionaltasun batzuk lantzen dabilz; horreen artean, lehendik webgune bat daukien erabiltzaileek euren edukia BAAI.EUS plataformara automatikoki inportatzeko aukerea.  
  12. GAUDE alkarteak jasoko dau Leioako Eguneko saria

    1 min

    Leioak 500 urte bete dauz, eta urteurren berezi hori ospatzeko, Udalak hainbat ekitaldi antolatu dauz urriaren 30erako eta 31rako. Leioa Egunean, barikuan, herriko alkarteak omenduko dabez Artatza jauregian …

    Notas do episódio
    Leioak 500 urte bete dauz, eta urteurren berezi hori ospatzeko, Udalak hainbat ekitaldi antolatu dauz urriaren 30erako eta 31rako. Leioa Egunean, barikuan, herriko alkarteak omenduko dabez Artatza jauregian, eta GAUDE alkarteak jasoko dau Leioa Eguneko saria. Zapatuan, barriz, herritarrak izango dira protagonista, Leioaren iragana, oraina eta etorkizuna, musikearen, dantzearen eta herri-ekimenen bidez ospatzeko. Iban Rodriguez alkateak Bizkaian Irratian esan dauanez, urteurrenak herri-nortasuna indartzeko eta herritarren arteko kohesinoa sendotzeko balio izan dau. Leioak azken bost mendeotan izan dauan bilakaerea nabarmendu dau Iban Rodriguezek. Herri txiki izatetik, azpiegitura sendoak daukazan udalerri modernoa izatera pasau da, alkatearen esanetan. Auzo bananduak izatetik, herri bateratuagoa izatera. Hurrengo urteetarako erronken artean, alkateak herritarren arteko bizikidetza sendotzea eta udalerriaren nortasuna indartzea aitatu dauz. 500. urteurrenaren helburuetako bat, hain zuzen, leioaztarren arteko loturak estutzea izan da. Herriko alkarteek eta alkarte horreetako kideek ekarpen handia egiten deutse Leioari. Eta horregaitik, aurten protagonismo berezia emon deutse herriko alkarteei. GAUDE alkartearentzat Leioako Eguneko saria Urriaren 30ean (20:00etan) Leioa Eguna ospatuko dabe Artatza jauregian. Udalerriko alkarteak omenduko dabez bertan, eta Leioa Eguneko saria banatuko da. Aurten GAUDE alkarteak jasoko dau saria. Leioan errotutako alkartea da GAUDE, eta adimen-desgaitasuna daukien pertsonei eta euren familiei laguntzen deutse. Iban Rodriguezek alkarteak egiten dauan lana nabarmendu dau, baita herriko jardueretan eta ospakizunetan daukan parte-hartzea be. Alkatearen esanetan, GAUDEren jarduerak erakusten dau pertsona guztiek daukiela gizartean parte hartzeko aukerea, eta aniztasuna ez dala oztopo izan behar. Horregaitik, alkartearen lana aitortzeaz gain, gizarte inklusiboagoa eregiteko egiten dauan ekarpena nabarmendu dau. Urriaren 31n urterreneko ekitaldi handia Zapatuan, Leioak altxor bat dauka ekimena egingo dabe goizean. Ekimenaren bitartez, gaur egungo umeek eta euren familiek euren bizitzako oroitzapenak, argazkiak, ideiak, proposamenak eta ametsak gordeko dabez tuper baten, eta lurperatu egingo dabe, 25 urte barru berreskuratu ahal izateko. Parte hartu gura daben familiek Leioako Udalera jo behar dabe izena emoteko eta tuperra jasotzeko. Arratsaldean, musikea, dantzea eta herri-giroa nagusituko da. 20:00etatik aurrera, Kultur leioaren ondoko Errekalde plazan egingo da urteurreneko ekitaldi nagusia. Musika- eta dantza-emonaldiak buztartzen dauan ikuskizuna egingo da: Leioa Ikusezina. Ikuskizunaren amaieran, azken tuperrak modu sinbolikoan lurperatuko dira. 500 herritarrek parte hartuko dabe, Leioaren historiako urte bakotxeko pertsona bat irudikatuz.    
  13. Bertoko produktuak eta baserritarren lana, Gernikako astelehenetako azokearen ardatz nagusiak

    1 min

    Gernikako astelehenetako Merkadu plazak bertoko baserritarren produktuak erosteko aukera eskaintzen dau, baina plazearen ohiko jardunak erronka nabarmenak daukaz: besteak beste, baserriko produktuak saltzen …

    Notas do episódio
    Gernikako astelehenetako Merkadu plazak bertoko baserritarren produktuak erosteko aukera eskaintzen dau, baina plazearen ohiko jardunak erronka nabarmenak daukaz: besteak beste, baserriko produktuak saltzen dabezan postuak gitxitzea, eta belaunaldi barrien parte-hartzea urria izatea. Edorta Unamuno Lau Haizetarako kolaboratzaileak astero azokearen barri emoten deusku, eta gaur, Gernikako Urriko Azken Asteleheneko azoka berezian, bertan topau geinkezan produktuak, prezioak eta plazearen egoerea izan dauz berbagai. Unamunok gogorarazo dau azokearen garrantzia ez dala egun berezi horretara mugatzen. Astelehenero, baserritarrek eta beste saltzaile batzuek euren produktuak eskaintzen dabez, eta erosleek bertoko jeneroa erosteko aukera daukie. Halanda be, azken urteotan aldaketak igarri dauz. Gero eta gazte gitxiago, eta gero eta postu gitxiago. Azken honi jagokonez, Unamunok ohartarazo dau, barazkien eta ortuarien postuak gero eta gitxiago dirala. Egoera horren atzean, besteak beste, baserriko jardunaren eta azokako salmentaren etorkizuna dago. Plazak urteetan bertoko ekoizleen produktuak eskaini dauz, baina baserritarrek belaunaldiz belaunaldi egindako lanak ez dauka jarraipena bermatuta. Unamunoren esanetan, gazteak azokara hurreratzeko beharra dago, bai bertoko produktuak erosten jarraitzeko, bai baserriko ekoizpenari eusteko. Gaur be produktuen eskaintza zabala izan da. Barazkien artean, besteak beste, piperrak, porruak, kalabazak, kalabazinak, azelgak, koliflora eta brokolia ikusi dira. Udagoieneko produktuen artean, perretxikoak be izan dira, eta postuetan lore freskoak eta krisantemoak be egon dira, Domu Santu egunaren atarian.
  14. Jon Abril Olaetxearen lekukoa hartu dau Etxebarriak

    Maddi Etxebarria Bilbao da Elhuyarreko koordinatzaile barria. Elhuyar fundazioaren patronatuak urriaren 21ean izentau eban, aho batez, eta Jon Abrilen lekukoa hartuko dau. Etxebarriak ibilbide luzea egin dau …

    Notas do episódio
    Maddi Etxebarria Bilbao da Elhuyarreko koordinatzaile barria. Elhuyar fundazioaren patronatuak urriaren 21ean izentau eban, aho batez, eta Jon Abrilen lekukoa hartuko dau. Etxebarriak ibilbide luzea egin dau ibilbidean: 1999tik da Elhuyarreko kidea, koordinazino-lanetan aritu da eta zuzendaritzako kidea be izan da. Azken urteotan, euskerearen alorreko aholkularitzan jardun dau. Ardura barria ilusinoz eta erantzukizunez hartu dauala azaldu dau Etxebarriak. Elhuyarren egindako ibilbideari esker, erakundearen lana eta lantaldea barrutik ezagutzen dauz, eta etapa barri honetan orain arteko bideari jarraipena emoteko asmoa dauka. Etxebarriak urteak daroaz euskeraren erabilerea sustatzeko lanean, bereziki enpresen eta lan-munduaren esparruan. Arlo horretan hondino badagoela aurrera egiteko bidea adierazo dau, eta euskerak eguneroko bizitzako esparru gehiagotan presentzia handiagoa izatea beharrezkotzat jo dau. Horrez gain, adimen artifizialaren eta hizkuntza-teknologien garapenean euskerak lekua izatea ezinbestekotzat ikusten dau. Hizkuntza-komunidade txikia izanda, euskerak erronkak daukaz teknologia-eremu horretan, baina Elhuyarreko koordinatzaileak uste dau aurrerapausuak emoteko aukerak be badagozala.
  15. Ikastolen Elkartearen laguntzeagaz eta alkarlanagaz sortu dau

    Durangoko Azokak, Ikastolen Elkarteagaz alkarlanean, 12 eta 17 urte bitarteko gazteakaz ikastetxeetan lantzeko BADA! unidade didaktikoa prestau dau. Proposamena baliatuz, ikasleek Durangoko Azoka sakonago …

    Notas do episódio
    Durangoko Azokak, Ikastolen Elkarteagaz alkarlanean, 12 eta 17 urte bitarteko gazteakaz ikastetxeetan lantzeko BADA! unidade didaktikoa prestau dau. Proposamena baliatuz, ikasleek Durangoko Azoka sakonago ezagutzeko eta euskal kulturan murgiltzeko aukera izango dabe, jolasaren eta hausnarketearen bidez, eta euren herriko edo inguruko testuingurutik abiatuta. Unidade didaktikoak hamar jarduera batzen dauz, hiru fasetan banatuta: Durangoko Azokaren aurretik, azokak irauten dauan bitartean eta ostean. Xixili Bengoetxeak azaldu dauanez, ikastetxeek eta ikasleek urtero erakusten daben parte-hartzeak bultzatu dau proposamena sortzea. Izan be, Durangoko Azokara ikasle ugari joaten dirala ikusita, azokearen inguruko lanketa sakontzeko beharra ikusi dabe. Baina azokako egunetan zentrau beharrean, lanketa hori transbersalagoa bihurtzea eta azoka aurretik eta ostean be horretan sakontzea beharrezkoa dala azaldu dau. Unidadea Ikastolen Elkarteagaz alkarlanean atondu dabe. Bengoetxearen berbetan, erakunde horrek hezkuntza-arloan daukan esperientzia baliatu dabe alderdi didaktikoa lantzeko. Hiru fase eta hamar jarduera BADA! unidade didaktikoa hiru fasetan banatu dabe. Lehenengoa, Girotzen eta berotzen, Durangoko Azokaren aurretik lantzeko da. Ikasleen aurretiazko ezagutzak aztertzea, motibazinoa sustatzea eta euskal kulturako erreferenteak ezagutzeko jakin-mina piztea dauka helburua. Bengoetxeakazpimarratu dau proposamena malgua dala, irakasleek eta ikasleek euren beharren arabera egokitu leikiela, eta ez dala beharrezkoa jarduera guztiak egitea. Jarduerak askotarikoak dira, baina jolasa eta hausnarketea dira ardatz nagusiak. Bigarren fasea, Plazara!, ekintzara igarotzeko pentsatuta dago. Ikasleek Durangoko Azokara joateko aukerea daukie, baina ikastetxean bertan azokako giroa birsortzeko jarduerak be proposatzen dira. Hirugarren faseak, Mamiari tiraka izenekoak, azokaren ostean emoten deutso jarraipena ikaste-esperientziari. Bizitakoaren inguruko sorkuntza eta hausnarketa lantzeko jarduerak jasotzen dauz. BADA! unidade didaktikoa Euskal Herriko hezkuntza-komunidadearen eskura dago. Ikastetxeek Durangoko Azokaren webgunean aurkitu leikie materiala, Ikasle Goiza atalean. Jarduerak banan-banan deskargatzeko aukerea dago, baita unidade osoa batera eskuratzeko be.  
  16. Bisita gidatuak, ibilbide interpretatiboak, landa eta itsas munduagaz lotutako esperientziak, topaketak, dastaketak... antolatu dira

    1 min

    Lea Artibai eskualdea Leartibai Bertotik ekimenaren edizino barri bat ospatzen dabil. Tokiko produktuak, bertako ekoizleen lana eta lurraldearen aberastasun kulturala, historikoa eta naturala balioan jartzea da …

    Notas do episódio
    Lea Artibai eskualdea Leartibai Bertotik ekimenaren edizino barri bat ospatzen dabil. Tokiko produktuak, bertako ekoizleen lana eta lurraldearen aberastasun kulturala, historikoa eta naturala balioan jartzea da ekimenaren helburua. Leartibai Fundazioak antolatuta, aurtengo edizinoak, zortzigarrenak, izena eta eskaintza barriztu dauz, eskualdeko herritarrei zein bisitariei bertako ondarea eta nortasuna beste modu batera ezagutzeko aukerea eskaintzeko. Ainhoa Arrizubieta Leartibai Fundazioko zuzendariak azaldu deuskuz, ekimenak aldaketa esanguratsuak dakarz. Orain arte Leartibai Fest izenagaz ezagutzen zan. Arrizubietaren esanetan, aldaketak aurrerapauso bat ekarri dau, turismoa sustatzeaz ganera, eskualdea bertako herritarren artean be ezagutarazoteko. Ekintzak aste bitik lau astera zabaldu dabez, eta lehen sektoreak presentzia handiagoa dauka egitarauan. Eskualdeko hamabi udalerrietan egingo dira jarduerak. Bisita gidatuak, ibilbide interpretatiboak, tokiko eragileakaz topaketak eta bertako produktuen dastaketak antolatu dabez, natura, historia, kultura eta gastronomia ardatz hartuta. Era berean, ekintzak egingo diran astegoienetan, eskualdeko zazpi jatetxek Leartibai Bertotik menua eskainiko dabe, eskualdeko produktuakaz osotua. Antsotegi eta Olaia (Etxebarria), Ikestei (Ziortza-Bolibar), Egaña (Lekeitio), Ispasterreko Herriko Taberna (Ispaster), Zentrala (Berriatua) eta Ondarroako Batzokia (Ondarroa) jatetxeek hartzen dabe parte. Leartibai Fundazioko zuzendariaren esanetan, lehenengo asteburuan egindako jarduerek harrera ona euki dabe, eta eskualdeko herritarren interesa nabarmendu dau. Euskal Herriko beste leku batzuetatik be emon dabe izena parte-hartzaileek. Jarduera batzuetako plazak beteta dagozan arren, hondino badago beste batzuetan izena emoteko aukerea. Informazino gehiago, www.leartibaiturismo.com webgunean edo 645 009 477 telefono zenbakian.
  17. Proiektuak Euskal Herria eta Gambia lotu gura dauz futbolaren bitartez

    Ander Azkarai forutarrak Gambiako Lehoiak proiektua sortu eban 2024ko irailean, Alpicat Solidari erakundeagaz batera, Baja Kundan (Gambia) egindako boluntariotza-egonaldi baten ondoren. Urte horretan …

    Notas do episódio
    Ander Azkarai forutarrak Gambiako Lehoiak proiektua sortu eban 2024ko irailean, Alpicat Solidari erakundeagaz batera, Baja Kundan (Gambia) egindako boluntariotza-egonaldi baten ondoren. Urte horretan, Katalunian fisioterapia ikasketak egiten ebazan bitartean, Azkaraik praktikak egin ebazan hiru astez Afrikako herrialdean. Bertan San Mamés United Academy taldearen barri izan eban. Harrituta geratu zan etxetik hain urrun Athleticen koloreak eta elastiko zuri-gorriak ikustean. Horregaitik, lotura hori indartzeko eta Baja Kundako kirol- eta komunidade-garapenean laguntzeko asmoz, Gambiako Lehoiak sortzea erabagi eban, futbolaren bitartez Gambia eta Euskal Herria lotzeko helburuagaz. Ander Azkaraik Lau Haizetara saioan azaldu dauanez, San Mamés United Academy taldea 2017an sortu zan ofizialki, Baja Kunda herriko gazteek kirola, eta batez be, futbola praktikatzeko espazio bat sortzeko helburuagaz. Izenaren ideia irratiaren bidez hartu eben. Izan be, Athleticek Bartzelona edo Real Madrid moduko taldeen aurka jokatzen ebazan partiduetako emankizunetan, esatariek Katedralean sortzan zan giroa nabarmentzen eben. Gaur egun San Mamés United Academy taldeak hiru talde daukaz —senior mailako talde bat, eta behe-mailako talde bi—. Futbolerako zaletasun handia dago bertan, baina klubak baliabide eta material faltea dauka. Horregaitik, Gambiako Lehoiak proiektuaren lehenengo helburua kirol-materiala batzea da, jokalariek entrenatzeko eta lehiatzeko baliabide gehiago izan dagien. Kanpainea zemendiaren 6an hasi eta abenduaren 8ra bitartean egingo da. Bizkaiko futbol-taldeen, peñen eta kirol-alkarteen laguntzagaz, bilketa-puntuak jarri gura dabez euren instalazinoetan, herritarren ekarpenak jasotzeko. Zazpi urtetik gorako gazteentzako eta nagusientzako materiala biltzea da asmoa. Kamisetak, prakak, kirol-arropak, baloiak, sareak edo espinillerak batu gura dabez. Erabilitako materiala be onartuko dabe, egoera onean badago. Batutako materiala 2027an Gambiara eroatea da asmoa, apirilean edo maiatzean. Prozesu osoa —bilketa, bidalketa eta banaketea— sare sozialen bidez erakusteko asmoa daukie. Halanda be, Gambiako Lehoiak proiektuaren helburua ez da materiala bidaltzea bakarrik. Etorkizunean, Euskal Herria eta San Mamés United Academy-ren arteko lankidetza sustatu gura dau Azkaraik. "Lehen fasea material-bilketa izango da, eta gero, jentearen eta erakundeen erantzunaren arabera, beste proiektu batzukaz jarraituko dogu", azaldu dau. Proiektuari buruzko informazino gehiago, Gambiako Lehoiak ekimenaren sare sozialetan dago eskuragarri: Instagramen, X-an, TikToken eta Facebooken (@gambiakolehoiak). [email protected] helbidera be idatzi daiteke.
  18. Ekitaldiak zestapunta, musikea eta bertsolaritzea batuko dauz, Bilboko musikagileak kirol horren zabalkundean egindako ekarpena eskertzeko

    Kepa Junkera musikariari omenaldia egingo deutsie bihar, urriaren 17an, Markina-Xemeingo Uni frontoian. Ekitaldiak zestapunta, musikea eta bertsolaritzea batuko dauz, Bilboko musikagileak kirol horren …

    Notas do episódio
    Kepa Junkera musikariari omenaldia egingo deutsie bihar, urriaren 17an, Markina-Xemeingo Uni frontoian. Ekitaldiak zestapunta, musikea eta bertsolaritzea batuko dauz, Bilboko musikagileak kirol horren zabalkundean egindako ekarpena eskertzeko. Eguerdiko hamabietan hasiko da, Bizkaiko Zestapunta txapelketako partidu bategaz, eta trikitilariak, txistulariak, pandero-joleak, dantzariak eta bertsolariak be izango dira bertan. Omenaldiaren une berezietako bat Kepa Junkerari eskainitako oroigarria izango da: Jose Angel Uberuaga "Ube" eskultore eta zestapuntalariak sortutako eskultura baten irudia jasoten dauan lana emongo deutsie. Uberuagak Lau Haizetara saioan azaldu dauanez, Junkerak urteetan zestapuntari ikusgarritasuna emon deutso, eta bere musikearen bidez gazte asko hurreratu dira kirol horretara. Omenaldiaren bitartez, eskerrak emon eta zestapuntaren eta musikearen arteko lotura indartu gura dabe.
  19. Familiek bertoko produktuak erabili eta umeei elikadura osasungarria erakutsi gura deutsie

    Berango-Merana eskolako guraso alkarteak Elikadura Iraunkorraren Astea antolatu dau, elikadura osasungarria sustatzeko eta eskolan sukalde propioa izateko aldarrikapena indartzeko. Izan be, eskaerea behin baino …

    Notas do episódio
    Berango-Merana eskolako guraso alkarteak Elikadura Iraunkorraren Astea antolatu dau, elikadura osasungarria sustatzeko eta eskolan sukalde propioa izateko aldarrikapena indartzeko. Izan be, eskaerea behin baino gehiagotan onartu arren, proiektua ez da gauzatu. Maritxu Arroyo guraso alkarteko kideak azaldu dauenez, helburua ez da janaria bertan prestatzea bakarrik; jantokia espazio pedagogiko bihurtzea be bada. Familiek bertoko produktuak erabili eta umeei elikadura osasungarria erakutsi gura deutsie. Aldarrikapena zabaltzeko, ‘Geure bazkarie’ izeneko bideoklipa sortu dabe, abesti propioagaz. Eskola komunidadeak, inguruko baserritarrek eta herriko saltokiek parte hartu dabe, sukalde propioak umeen osasunean eta tokiko ekonomian izango leukezan onurak erakusteko.
  20. Ekintzaile izateko prestutasuna handitzen dabil, batez be, gazteen artean

    1 min

    Euskadiko ekintzailetzak goranzko joerari eusten deutso azken urteotan, baina Espainiako eta Europako batez bestekoaren azpitik dago hondino. Halan azaldu dau Iñaki Peña Euskal Ekintzailetzaren Behatokiko …

    Notas do episódio
    Euskadiko ekintzailetzak goranzko joerari eusten deutso azken urteotan, baina Espainiako eta Europako batez bestekoaren azpitik dago hondino. Halan azaldu dau Iñaki Peña Euskal Ekintzailetzaren Behatokiko kideak Lau Haizetara irratsaioan. Ekintzaile izateko prestutasuna handitzen doa, batez be gazteen artean, baina genero-arrakalak eta porrot egiteko bildurrak oztopo izaten jarraitzen dabe. Peñaren arabera, ekintzailetza sustatzeko, ezinbestekoa da finantzaketa eskuratzea erraztea eta aukera bardintasuna bermatzea. Horrez gain, adimen artifizialak eta teknologia barriek negozioak sortzeko eta kudeatzeko aukera barriak eskaintzen dabez. Halanda be, ekosistema ekintzaile inklusiboagoa eta lehiakorragoa garatzea izango da Euskadik datozen urteetan izango dauen erronka nagusietako bat. Pasa dan astean aurkeztu eben Euskal Autonomia Erkidegoko GEM (Global Entrepreneurship Monitor) 2025-2026 txostena, Euskal Ekintzailetzaren Behatokiak egindakoa.
  21. 500.000 erabiltzaile baino gehiago izan ditu lehen urtean

    1 min

    Elhuyar Zientzia euskarazko hedabide digitalak urtebete bete dau, eta ordutik komunikazino zientifikoko proiektu sendo lez finkatu da. Len urte honetan 500.000 erabiltzaile baino gehiago izan ditu. Garazi …

    Notas do episódio
    Elhuyar Zientzia euskarazko hedabide digitalak urtebete bete dau, eta ordutik komunikazino zientifikoko proiektu sendo lez finkatu da. Len urte honetan 500.000 erabiltzaile baino gehiago izan ditu. Garazi Andonegi atariko arduradunak balantze positiboa egin dau, zientzia eta teknologia euskaraz gizartera hurbiltzeko helburuagaz. Osasuna da erabiltzaileen artean interes gehien pizten dauan gaia, baina ingurumenak, bardintasunak eta biologiak be jarraitzaile ugari daukiez. Hedabideak hainbat formatu eskaintzen ditu, besteak beste, albisteak, bideoak, podcastak eta adituen iritzi-artikuluak. Horrez gain, itzulpen automatikoa eta testuak entzuteko aukerea eskaintzen dauz, edukiak herritar gehiagorengana heltzeko. Aurrera begira, adimen artifizialagaz lotutako tresna barriak lantzen dabilz, euskarazko dibulgazino zientifikoa indartzeko asmoz.
  22. Erakusketearen ardatzak baserriko lanak, garai bateko lanabesak eta belaunaldiz belaunaldi transmitidu diran berbak eta ezagutzak dira

    1 min

    Baserriko lanak, garai bateji lanabesak eta belaunaldiz belaunaldi transmitidutako berbak eta ezagutzak dira Galdakaoko Torrezabal kultur etxean ikusgai dagoan Baserriko lanen eta lan-tresnen izena eta izana …

    Notas do episódio
    Baserriko lanak, garai bateji lanabesak eta belaunaldiz belaunaldi transmitidutako berbak eta ezagutzak dira Galdakaoko Torrezabal kultur etxean ikusgai dagoan Baserriko lanen eta lan-tresnen izena eta izana erakusketearen ardatzak. Gorane Intxaurragak atondu dau erakusketea, bere etxean gordetako tresnak eta inguruko beste baserri batzuetatik batutako piezak bilduz. Europako Ondarearen jardunaldien barruan antolatutako proposamen honek baserriko bizimodua ezagutzeko erea emoten dau, lurra lantzeko lanabesetatik hasi eta sukaldean, etxe barruan edo ganaduagaz lotutako zereginetan erabilitako tresnakaz jarraituz. Erakusketearen helburua, baina, ez da objektu zaharrak erakustea bakarrik; tresna horren izenak, erabilerak eta eurekaz lotutako ezagutza be berreskuratzea da. Intxaurragak Bizkaia Irratian azaldu dauanez, erakusketearen alderdi garrantzitsuenetako bat hizkuntzea eta ahozko ondarea dira. Izan be, tresna askoren izenak eta erabilerak ezezagunak dira gaur egungo belaunaldientzat. Bere esanetan, antxinako berbak, esamoldeak eta ohiturak galtzen joan daitekez, ez badira jasoten eta ondorengoei transmitiduten. Horregatik, nagusiei euren bizimoduaren, lanen eta erabilitako tresnen inguruan galdetzea eta jasotako informazinoa gordetea garrantzitsua dala nabarmendu dau Gorane Intxaurragak. Baserriko lanen eta lan-tresnen izena eta izana erakusketaz gain, Galdakaoko Udalak inguruko landareak eta ondare naturala ezagutzeko proposamenak be eskainiko dauz urrian zehar, Gorka Menendez etnobotanikako doktore eta ikertzaile galdakoztarraren eskutik. Era berean, Andra Mari elizara bisita bi be egingo dira urriaren 17an (gaztelaniaz) eta 24an (euskeraz), Jesus Muñizen eskutik.
  23. Arrazakeria eta xenofobia dira gorroto-delituen motibazino nagusiak Euskadin

    1 min

    Aurreiritziek, arbuioak edo etsaitasunak eraginda, desbardintzat hartzen diran pertsonen edo kolektiboen kontrako delitu-jokabideak dira gorroto-delituak. Delitu honeek bere horretan jarraitzen dabe Euskadin …

    Notas do episódio
    Aurreiritziek, arbuioak edo etsaitasunak eraginda, desbardintzat hartzen diran pertsonen edo kolektiboen kontrako delitu-jokabideak dira gorroto-delituak. Delitu honeek bere horretan jarraitzen dabe Euskadin, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak argitaratutako azken txostenak erakusten dauzan datuen arabera. 2025ean %18 murriztu ziran Ertzaintzak gorroto-delitutzat erregistrau ebazan intzidentziak Euskadin (2025ean 193 kasu; 2024an, barriz, 236). Arrazakeria eta xenofobia izan ziran motibazino nagusiak, sexu-orientazino eta identidadeagaz lotutakoen aurretik. Jon-Mirena Landa EHUko Zuzenbide Penaleko katedradunak Lau Haizetara saioan zehaztu dauanez, datu horreek ez dira zuzenean gorroto-delituen kopurua. Poliziak atzemondako gertakariak dira, eta ostean Fiskaltzak eta epaileek zehaztu behar dabe deliturik egon dala ala ez. Poliziak jasotzen dauzan estadistikek, fenomenoaren argazki bat baino ez dabe erakusten. Ganera, gorroto-delituen "zifra baltza" oso handia izan daiteke, Landaren eretxian. Azaldu dauanez, hamar gertakaritik bakarra identifikatu daitekela kalkuletan da. Horregaitik, estadistikek gora egiteak ez leuke zertan esan gura delitu gehiago egiten diranik, hobeto detektatzen dirala baino. Gorroto-delituen kontrako borrokan daukaguzan erronken inguruan galdetuta, Zuzebide Penaleko katedradunak argi esan deusku gorroto-delituen kontrako borroka ez dala zuzenbide penalera mugatu behar. Diskriminazinoaren aurkako legeak, administrazinoaren esku-hartzeak, zehapenak eta prebentzinoa lehenago aktibau beharko litzatekez. EHUko Kultura Zientzifikoko Katedrak antolatuta, Jon-Mirena Landak gorroto delituen inguruko berbaldia eskaini eban joan dan urriaren 2an, Durangoko Bizenta Mogel bibliotekan, Gorroto-delituak Euskadin: kontzeptua eta gaurko errealidadea izenburupean.
  24. 'Kuba: blokeo genozida gelditu!' lelopean ospatuko da 'Kuba Eguna'

    24 min

    Urriaren 10ean, zapatuan, Kuba Eguna ospatuko da Bilboko Errekalde auzoan. Euskadi-Cuba alkarteak antolatutako jardunaldiak, 'Kuba: blokeo genozida gelditu!' izango dau lelotzat, eta Kubako gaur egungo …

    Notas do episódio
    Urriaren 10ean, zapatuan, Kuba Eguna ospatuko da Bilboko Errekalde auzoan. Euskadi-Cuba alkarteak antolatutako jardunaldiak, 'Kuba: blokeo genozida gelditu!' izango dau lelotzat, eta Kubako gaur egungo egoerearen inguruko kontzientzia zabaltzea eta alkartasuna bideratzea izango dira helburu nagusiak. Tony Merlan Euskadi-Cuba alkarteko kideak Bizkaia Irratian adierazo dauanez, gaur egun oso gatza da Kuban bizitzea. Argindarraren hornidurea da arazo nagusietako bat. Azaldu dauanez, herritarrek egunean zehar bi ordu inguruko argindarra izan leikie, baina "ez dakizu zein ordutan izango dan". Horrek eragin zuzena dauka eguneroko bizitzan. Argindar falteagaz gain, inflazinoaren eta pobreziaren gorakadea be nabarmendu dau Merlanek. Osasunaren arloari jagokonez, gaur egun egoerea tamalgarria da. Bere esanetan, haurrren heriotza-tasak gora egin dau, eta botiken faltea be arazo larria bihurtu da. Euskadi-Cuba alkarteak martxan daukazan alkartasun-kanpainen barruan, Habanako William Soler Ospitale Pediatrikoari laguntzeko lehen fasea gauzatu da. Maiatzera arte, ia 240.000 euro bildu dabez eguzki-energiako instalazinoak erosteko. Orain, bigarren fasean, eguzki-panel barriak erostea da helburua, ospitaleko beste eremu batzuetan jartzeko. Argindarraren hornidurea bermatzen laguntzea gura dabe. Tony Merlanek AEBetako gobernuak Kubaren kontra ezarritako neurriak be aitatu dauz, eta azkenaldian garraioaren arloan jarritako murrizketen ondorioak salatu dauz. Bere esanetan, Karibeko inguruko portuetan milaka edukiontzi dagoz Kubara heldu ezinik, eta horrek egoera are gehiago zailtzen dau. Testuinguru horretan egingo da Kuba Egunaren 4. edizinoa. Urriaren 10ean, egun osoan zehar, umeentzako jarduerak, Kubako kirolak, beisbol bateorako tunela, domino eta bestelako ekintzak izango dira Errekaldeko plazan. Kubako dantzak eta musikea be izango dira. Egunaren beste helburuetako bat alkartasuna bideratzea izango da. Emakumeentzako material higieniko-sanitarioa batuko da.
  25. Atzerritartasun, Harrera eta Integrazino Zuzenbidearen gaineko Kongresua Euskalduna Jauregian

    Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Ongizate eta Erronka Demografikoko sailburuordeak integrazinoan ipini dau fokoa, beragaz eukitako kontualdian. Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailak …

    Notas do episódio
    Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Ongizate eta Erronka Demografikoko sailburuordeak integrazinoan ipini dau fokoa, beragaz eukitako kontualdian. Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailak antolatuta, Atzerritartasun Harrera eta Integrazino Zuzenbidearen Nazilnoareteko I. kongresua egiten dabilz Euskalduna Jauregian. Legarretak esan deusku migratzaileei harrera ona eta egokia egitea oso garrantzitsua dala, baina integrazinoan dagoala gakoa, horretan ahalegin handia egin behar dala. Migratzaileak gizatiartu beharraz be egin deusku berba, multzo moduan hartzen ditugulako, baina euren artean amets eta proiektudun pertsonak dagozala: gizonak, emakumeak, umeak... perfil ezbardinetako jentea, beharrizan ezbardinekin. Bagilean onartu zan Migrazino eta Asilorako Europako Ituna, eta orain inplementazinoaren txandea da. Legarretaren arabea, horretan argibideak falta ditue Espainiako gobernuaren aldetik. Biltzar honetan ezagutza partekatua sortzen ahaleginduko dira, ezagutza horretatik abiatuta administrazinoetara eta erakunde eskudunetara ailegetako moduko proposamenak egiteko. Era askotako 700 pertsona inguru dabilz parte hartzen: administrazino publiko eta migrazinoetako arduradunak, etorkinei laguntzen deutsien gizarte-erakundeak eta alkarteak, unibertsidadeak, ikertzaileak, arlojo juridikoko profesionalak, enplegu, prestakuntza eta hezkuntza-arloetako eragileak eta abar.  
  26. 10,8 milioi euroko abal publikoak emon dira, 82,9 milioi euro mobilizatuz hipoteka-maileguetara

    Eusko Jaurlaritzako GazteAval programak 474 gazteri lagundu deutso lehen etxebizitza erosten. Guztira, 10,8 milioi euroko abal publikoak emon dira, eta horri esker, 82,9 milioi euro mobilizatu dira …

    Notas do episódio
    Eusko Jaurlaritzako GazteAval programak 474 gazteri lagundu deutso lehen etxebizitza erosten. Guztira, 10,8 milioi euroko abal publikoak emon dira, eta horri esker, 82,9 milioi euro mobilizatu dira hipoteka-maileguetan. Programak gazteen emantzipazinoa erraztea dau helburu, etxebizitza erosteko behar dan aurrezkiaren oztopoa gainditzen lagunduta. Izan be, Jaurlaritzaren arabera, etxebizitza bat erosi gura dauen personak, batez beste, 45.800 euro inguru behar dauz aurrezki moduan. GazteAvalek gainera, Eusko Jaurlaritzak Emantzipa eta beste neurri batzuk be lantzen dauz gazteen emantzipazinoa bultzatzeko. Gazteria eta Emantzipazioko zuzendaria dan Adrian Lopezek Lau Haizetara saioan azaldu dauenez, helburua gazte gehiagori euren bizitza-proiektu personal eta profesionalak Euskadin garatzeko aukerea emotea da.
  27. Berbaldiak, ikasleakaz topaketak, bertsoak, Naukas saioak, umeentzako tailerrak... izango dira

    1 min

    Passion for Knowledge (P4K) Donostia International Physics Center (DIPC) zentroak antolatzen dauan nazinoarteko zientzia jaialdia da. Irailaren 28tik urriaren 3ra seigarren edizinoa egingo da Bilbon eta …

    Notas do episódio
    Passion for Knowledge (P4K) Donostia International Physics Center (DIPC) zentroak antolatzen dauan nazinoarteko zientzia jaialdia da. Irailaren 28tik urriaren 3ra seigarren edizinoa egingo da Bilbon eta Donostian. Jaialdiak sei Nobel saridun, bost Asturiasko Printzesa saridun eta nazinoarteko beste izen handi batzuk alkartuko dauz, helburu honeekaz: ezagutza herritarrei hurreratzea, pentsamendu kritikoa eta jakin-mina sustatzea, eta zientzia gure kulturaren funtsezko zatia dala aldarrikatzea. Hitzaldiak, ikasleakaz topaketak, Naukas saioak, bertsolaritzea, umeentzako jarduerak, aurkezpenak... Publiko guztiarentzako jarduerak egongo dira. Aurtengo parte-hartzaileen artean dagoz Anne L´Huillier 2023ko Fisikako Nobel sariduna, Brian Schmidt 2011ko Fisikako Nobel sariduna, Wolfgang Ketterle 2001eko Fisikako Nobel sariduna eta Jean-Marie Lehn 1987ko Kimikako Nobel sariduna. Eurekaz batera, Siri Hustvedt idazlea, Marcus du Sautoy matematikari eta dibulgatzailea, Juan Ignacio Cirac fisikaria eta Ana Zubiaga Jakiundeko lehendakaria be izango dira. Gaiak be askotarikoak izango dira: fisika kuantikoa, unibertsoaren hedapena, biodibertsidadea eta klima-aldaketa, minbiziaren ikerketa, adimen artifiziala, neurozientzia edo giza eboluzinoa. Nora Gonzalez DIPC-eko Dibulgazino eta Komunikazino arduradunak azaldu dauanez, Donostiako Victoria Eugenia izango da egoitza nagusia, baina Bilbok be hitzordu garrantzitsuak hartuko dauz. Esaterako, urriaren 1ean, goizean, Bizkaia Aretoan, Bigarren Hezkuntzako ikasleek Albert Fert, Eva Nogales eta Marcus du Sautoy adituakaz aurrez aurre egoteko aukera izango dabe. Egun berean, 18:00etan, Wolfgang Ketterlek fisika kuantikoari buruzko berbaldia eskainiko dau Bilboko Guggenheim Museoan. Passion for Knowledge jaialdiko jarduerak doakoak dira, baina hainbat saiotan aurretiz izena emon eta lekua erreserbatu behar da: p4k.dipc.org webgunean.
  28. Panarra okindegian hainbat ogi mota egiten dabez, baita pastelak eta gozogintza be

    1 min

    Arrazolako Panarra okindegia Espainiako Estatuko 50 okindegi onenen artean aukeratu dabe, Bilbon egin dan Global Bakery Forum topaketaren barruan. Txapelketearen prozesua maiatzean hasi zan. Partehartzaileek …

    Notas do episódio
    Arrazolako Panarra okindegia Espainiako Estatuko 50 okindegi onenen artean aukeratu dabe, Bilbon egin dan Global Bakery Forum topaketaren barruan. Txapelketearen prozesua maiatzean hasi zan. Partehartzaileek ogi bi aurkeztu ebezan, barra bat eta ogi borobil bat. Epaimahaiko kideek aurkeztutako ogi guztien hamar ezaugarri ebaluau ebezan: besteak beste, ogiaren itxura, usaina, mamia eta zaporea. Txapelketako ekitaldi nagusia irailaren 14an egin zan Bizkaiko uriburuan, eta Panarra okindegikoek orduan jaso eben errekonozimendua. Gabi Romero okinak Lau Haizetara saioan azaldu dauanez, sariak aurrera jarraitzeko indarra emoten deutse. Arrazolako okindegiak bertoko produktuen eta artisau-erako ogigintzaren aldeko apustua egiten dauala nabarmendu dau.  
  29. 75 urteko ibilbidea ospatzeko ekimen berezia izango da

    1 min

    Arratiako Koruak Vienara joango da astegoien honetan, Austriako uriburuan kantetako. 75 urteko ibilbidea ospatzeko ekimen berezia izango da, eta 40 lagun inguruk osatutako taldeak Vienako katedralean abestuko …

    Notas do episódio

    Arratiako Koruak Vienara joango da astegoien honetan, Austriako uriburuan kantetako. 75 urteko ibilbidea ospatzeko ekimen berezia izango da, eta 40 lagun inguruk osatutako taldeak Vienako katedralean abestuko dau meza nagusian.

    Arratiako Koruak euskal errepertorioa eroango dau, eta Agate Deunaren koplak kantauko dauz. Arratiako Koruak 75 urte bete dauz aurten, eta belaunaldiz belaunaldi transmitidutako ohiturari eutsi gura deutso. Gaur egun, 8 eta 85 urte bitarteko 60 kide dagoz taldean, eta familietan be belaunaldi ezbardinak batera abesten dabe.

  30. Aurten gazteek protagonismo berezia izango dabe, ekitaldiaren antolakuntzan eta prestakuntzan

    Durangon izango da zapatuan Bilboko Eleizbarrutiaren Goazen 2026 ekitaldia. Bizkaiko parrokia, mugimendu, alkarte eta beste errealidade batzuetako mila lagun inguruk hartuko dabe parte. 'Alkartuta' da aurtengo …

    Notas do episódio

    Durangon izango da zapatuan Bilboko Eleizbarrutiaren Goazen 2026 ekitaldia. Bizkaiko parrokia, mugimendu, alkarte eta beste errealidade batzuetako mila lagun inguruk hartuko dabe parte. 'Alkartuta' da aurtengo leloa, eta gazteek protagonismo berezia izango dabe, ez bakarrik parte-hartzaile moduan, baita ekitaldiaren antolakuntzan eta prestakuntzan be. Maria Manrique Bilboko Eleizbarrutiko nerabezaro eta gazteria arduradunak Lau Haizetara saioan azaldu dauenez, gazteek hainbat dinamika gidatuko dabez.

    Ekitaldiari goizeko hamarretan emongo jako hasierea Durangoko basilikan. Harrera eta otoitzaren ostean, herriko hainbat gune bisitatuko dabez parte-hartzaileek, eta gazteek antolatutako tailerrak, solasaldiak eta beste hainbat ekintza egingo dira. Ondoren, ekitaldi nagusia egingo da. Jardunaldian marmitakoa izango dabe bazkaltzeko, eta arratsaldean erromeria egingo dabe. Manriquek nabarmendu dauenez, helburua ez da zapatuan Durangon bizitakoa bertan geratzea: domekan Bizkaiko parrokietara eroan gura dabe 'Alkartuta'-ren mezua, kurtsoko hasierako ospakizunetan be partekatzeko.

Aqui estão os 40 episódios mais recentes de 50. Os mais antigos estão no feed do podcast.

Este podcast é seu?

Confirme com uma entrada no seu feed: você recebe um código aqui, adiciona como podcast:txt no canal do seu feed e nós verificamos. Depois disso, seu podcast aparece como “verificado” no SoundNode.

Configurações

Exibição

Idioma

Define quais estações você vê primeiro na página inicial.

Histórico

As rádios e episódios ouvidos recentemente e suas últimas buscas ficam só neste navegador.

Avisos

Um aviso rápido quando um podcast que você segue tem um episódio novo. Desative podcasts individuais pelo sino na página deles.

Conta

Salve favoritos – no app e no site.

Atalhos de teclado

/
Abrir busca
Espaço
Reproduzir ou pausar
← →
No player: voltar 15 s, avançar 30 s (episódios) · na fileira: próximo bloco
↑ ↓
Na fileira: alvo dentro do bloco
Home / End
Na fileira: primeiro ou último bloco
Esc
Fechar janela ou menu
?
Esta visão geral
Tocando agora

Ir para a estação

A seguir

    Adicione episódios com “A seguir” – eles tocam depois do episódio atual.